FASEA 2009 VIGO

Vigon ateratako argazkiak:

EGIA FASE 2009

EGIAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

Hauek diran gaur (29/08/2008) jokatu diren partiduen emaitzak:

Ciudad real 28 - 26 Ademar Leon

Portland 37 - 36 Arrate
(60 minutuak berdinketarekin amaitu dira, 33na, eta penaltitan jokatu behar izan dute)

Giroa bikaina izan da, batik bat taberna inguruan, naiz eta bero ikaragarria egiten zuen. Ea bihar nolako partiduak ikusten ditugun, anima zaitezte egiatik bueltatxo bat ematera!!! 17:30etan izango da lehen partidua eta 19:30etan bigarrena.

iazko fase-ondorenekoak

Iaz, fasea lortu ondoreneko bazkaria eta parranda.

1go mailara

Seigarrenean kale

Barakaldoren aurkako partidua larunbatean jokatu genuen eta hiru golean aldearekin galdu genuen. Ekipo ona dauka Barakaldok, eta guk ala moduzko partidua jokatu genuenez (hutsegite gehiegi izan genituen...) partidu osoa atzetik pasa genuen.
Esan beharra dago arbitroek kaltetu egin gintuztela (BIZKAITARRAK nola ez, baita etxean ere...) batez ere emakumeak, aurkariei nahi haina pauso egiten utzi baitzien.

P.D.: Ez dio axola... klubari egindako presioari eskerrak (jeje) afari bat agindu digute, oker ez banago garagardo barrikote bat!!

AUTOBUSAREN ABENTURA!

Romoren aurka jokatutako partidua amaitu ondoren autobusa hartzera gindoazela sorpresatxo bat izan genuen...
Autobusa izorratu egin zen (bateriarekin arazoren bat nonbait...) eta gauza da txoferrak ez zigula inongo irtenbiderik eman eta 3 ordu pasa genituela taxietan itzultzeko erabakia hartu genuenean.
Lotsagarri xamarra inondik ere... gainetik, beranduago gurasoek esan ziguten joaterako bidaian txoferrak Gasteizerako bidea hartu zuela.

P.D.: Ez da lehenengo aldia zerbitzu kaxkarra ematen digutena.

5/5

Romori irabazi genion joan den larunbatean eta beraz 5 partidutik 5 irabazi ditugu.
Aurten klubeko direktiba katalanizatu egin zaigunez afaria lortzeko 6 partidu jarraian irabazi behar ditugunez... PARTIDU BAKARRA FALTA ZAIGU AFARIRAKO!

4/4

Bueno, denboraldia dagoeneko hasi da eta pasa den asteburuko emaitzen ondoren 2. goaz!
Baja mordoa daukagu baina hala ere 4 partidutik 4 irabazi ditugu. Lea eta Urduliz garaitu ditugu joan den aste bukaeran eta datorrenean Romoren ordua da. AFARIA DUGU JOKOAN!!!